Gorputz hezkuntza
martes, 10 de enero de 2017
Ongi etorri nire Bloggera
Eskerrikasko nire Blog berria bisitatzeagatik. Blog honetan gorputz hezkuntzai buruz hitz egingo dizuet. Kirola eta hezkuntzaren arteko erlazioa oso garrantsitzua da, umeek kirola praktikatzea ezinbestekoa da eta Blog honetan horren zergatia azaldu egingo dot.
Bideo batzuk...
Bideo honen bitartez azaldu gure dut ze nolako garrantzia daukan kirola hezkuntza arloan.
Bideo honetan elbarritua den jende guztiari motibatu nahi dut kirola egitera.
Bideo honetan beroketa baten adibide bat ikusi egingo duzue, ikasleekin klasean praktikatu ahal izateko.
Bideo honetan gorputzaren gihar guztiak luzatzeko baliogarria izango jatzue.
Bideo honetan elbarritua den jende guztiari motibatu nahi dut kirola egitera.
Bideo honetan beroketa baten adibide bat ikusi egingo duzue, ikasleekin klasean praktikatu ahal izateko.
Bideo honetan gorputzaren gihar guztiak luzatzeko baliogarria izango jatzue.
Elikadura eta osasuna
Baina zer da elikadura osasuntsu bat?
Elikadura osasuntsua, pertsona bakoitzak bizitza osasuntsu bat mantendu ahal izateko behar dituen nutriente esentzial eta energia eskeintzen dituen elikadura da. Honako hauek dira nutriente esentzialak: Proteinak, karbohidratoak, lipidoak, bitaminak, mineralak eta ura.
Hona hemen elikadura osasuntsu baten oinarriak:
-OREKATUA izan behar du.
Nutrienteei dagokionez, guztien artean oreka bat egon behar du (ez batetik gehiegi eta bestetik gutxiegi).
-ANITZA.
Komenigarria da denetarik jatea, nutriente ezberdinen ekarpena bermatzeko.

-NAHIKOA.
Elikagaien ekarpen minimo bat sustatu behar dugu bizi ahal izateko.
-PERTSONA BAKOITZARENTZAT EGOKIA.
Pertsona bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituela kontuan izan behar dugu, beraz, pertsona bakoitzaren elikadura norberari moldatua egon behar da.
-4-5 OTORDUTAN BANATUA.
Garrantzitsua da gure egun osoko otorduen banaketa. Hau ongi eginez gero, nutrienteen ekarpena bermatuko dugu, eta honez gain, gure gorputzak momentu oro behar duena eskuragarri izatea ziurtatuko dugu.
Halere, elikatzea ez da "egin beharreko gauza bat" bakarrik. ONGI egin beharrekoa da. Beraz, edukiari garrantzia emateaz gain, beharrezko denbora ere eskeini behar diogu elikatzeari.
Inoiz gertatu al zaizu, lanetik,... etxera iritsi, eta duzun gosearen ondorioz, jan beharrean "irenstea"?
Hau landu beharreko zerbait da, guretzat oso kaltegarria baita.
Horregatik, hona hemen lasaitasunez jaten ikasteko zenbait aholku:
- Ongi mastekatu. Gutxieneko bat jarri. Mokadu bakoitza hamar aldiz gutxienez adibidez.
- Ura edan
- Labana eta tenedorea erabili. Askotan tenedorearekin moztu eta zuzenean elikagaia ahoratzen dugu. Garrantzitsua da labanari bere garrantzia ematea.
- Mahai tresnei deskantsua eman. Mokadu batetik bestera mahai tresnak mahiaren gainean utzi.
- Ekidin beharreko egoerak: Sofan jatea sahiestu. Telebista, ordenagailua... bezalako distrakzioak ekidin.
Gogoratu asetasun sentsazioa aurrengo mokadua jan eta 20 minutura hasten dela.
Zeintzuk dira elikadura osasuntsu bat mantentzearen ondorioak?
Gaixotasun askoren prebentzioan ezinbesteko funtzioa du elikadura egoki bat izateak (obesitatea, hipertentsioa,...). Honez gain, edozein adinetako bizi kalitatea hobetzeko balio du.
Aipatu beharrekoa:
Bizitza estilo osasuntsu bat eraman ahal izateko, ezinbestekoa da elikadura egoki bat izateaz gain, kirola egitea.
Luzaketak
Kirola egin ondoren luzaketak egin behar dira. Kirola egin aurretik luzaketak egin behar dira. Gauza guztiek daukate beren liturgia, literatura, martingala, sartera edo dena delakoa. Arauak errespetatu behar dira, gorputzak ere behar du bere maitasuna eta bere ukendua. Gero, bestela, lesioak etortzen dira, edo, beste era batera esanda, zoritxar zori txarrekoak. Kirolaren zer hau munduan diren atal edo esparru guztietara zabal liteke, edo zabaldu behar da. Nik halaxe egiten dut behintzat, eta ondo baino hobeto doakit maitasunean bezala baita ekonomia arloan ere. Luzaketak, horixe da sekretua. Giharrak eta hezurrak punttu-punttuan jarri, zuri, malgu, mardul, mailu, majo. Gorputzak dantzatzen du arima, gorputzak garuna, gorputzak sentimenduak. Gorputzari glukosa eta egurra eman behar zaizkio, eta ondoren letrak berez-berez irristatzen dira folio zurira (edo hezur kolorekora), ederrak eta sakonak, egungo edozein best-sellerren antzirudira. Baina nik ez dut ikusten inor luzaketak egiten. Zuzen-zuzenean jotzen dute Hernani, edo larrua, edo muinaren muina. Ez dut esaten itzulinguruka ibili behar denik ibili, ez, baina bost zentzumenak (nik, sei) luzatu egin behar dira, olioztatu, goxatu, Muranoko beirateria balitz bezala hauts ez daitezen. Eta politikariak okerrean. Horiek gauzkate lepotik hartuta, ezertan asmatzen ez dutela, aurrerako ihes baldar eta absurdoan. Pentsatzen dutena esaten dute aurrez mihia luzatu gabe, eta horrela uxatu egiten dute lana, lanpostua eta fabriketako ke ekologikoa. Soinketa-klase batzuk ordaindu beharko genizkieke kontribuyenteek, nik uste. Ea hala ikasten duten hitz egin aurretik pentsatzen, edo, besterik gabe, pentsatzen.
Beroketaren ezaugarriak
LESIOAK EKIDITZEKO EZINBESTEKOA IZANGO DA BEROTZEA KIROLA EGITEN HASI AURRETIK!!!
Zer da beroketa?
- Edozein kirol edo ekintza fisiko egiten hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira.
Zertarako egiten da?
- Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu egiten dira.
- Beroketa egiten badugu ondoren egingo dugun ekintzaren errendimendua hobetuko dugu.
Zer lortzen dugu beroketaren bidez?
- Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztu egiten direlarik.
- Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara, behar duten oxigeno eta elikagaiak eramanaz.
- Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.
- Egingo dugun ariketarekiko mentalki prestatzen laguntzen gaitu Kontzentrazioa eta motibazioa handituz bai eta antsietate eta buruko tentsioak motelduz.
Beroketaren printzipioak: nola egin eta ze ariketa motak erabili?
- Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentsitatea handituz.
- Beroketaren iraupena ez da finkoa. Aktibitate fisiko bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora ezberdina eskainiko dio beroketari. Honela goi mailako kirolari batek ordu beteko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klaseetan nahikoa izango dugu 5’ edo 10’ minutuko beroketa batekin. Baina normalean 10’-25’en artean egin behar da
- Beroketan saiatuko gara gorputzeko gihar talde gehienak lantzen.
- Saiatuko gara beroketa eta praktikan arteko denbora ahal dugun laburrena izaten, gorputza berriz hoztu ez dadin. Erabiliko ditugun ariketak denek mugitzeko izango dira, hau da, gure ariketekin jendea ezingo da geldirik egon.
- Jeneralean beroketan barruan ariketa ezagunak erabiltzen ahaleginduko gara.
- Jokuak edo banakako ariketak izan daitezke
- Beroketaren bukaeran batez ere gure ariketak gero egingo dugun ekintza fisikoarekin oso lotuta egon beharko dira (kontuz zailtasunarekin, ezingo dira zailak izan)
- Ariketak egingo dituen jendearen mailarekin oso lotuta egon eharko dira.
Beroketaren atalak
- Beroketa batean bi atal nagusi bereizten ditugu OROKORRA eta BEREZIA:
- Alde batetik BEROKETA OROKORRA deitzen duguna: izaera orokorra du, hau da; ez du saioan edo lehiaketan egingo dugun ekintzarekin lotura zuzenik. Eta helburu nagusia du gihar multzo nagusiak aktibatzea.
Beroketa orokor batean hiru zati bereiztu daitezke:
- Korrika saioa. Gorputzaren tenperatura igotzeko modu egokiena korrika saio bat egitea da.
- Mugikortasun ariketak. Mugikortasun ariketen bidez, gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea; adibidez txorkatilatik hasi, ondoren belaunak, aldaka, bizkarra, sorbalda, ukalondo eta eskumuturra, lepoarekin amaitzeko, artikulazio nagusienak landuaz.
- Intentsitate handitze ariketak. Kirol praktikan izango dugun intentsitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, progresiboak, edo indar ariketak egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
- Aurreko beroketa orokorraren ondoren BEROKETA BEREZIA deritzona egingo genuke. Hau da landuko dugun aktibitate fisiko harreman zuzena duena. Hemen aktibitate fisikorako inguruko teknika ariketa orokorrak landuko ditugu: paseak, jaurtiketak, sakeak, jokalditxoak, eta abar. Beti errazenetik zailenera eta intentsitatea pixkana handituz.
Zenbait bitxikeri:
- Beroketa garrantzi
- Handiagoa hartuko du eta bide batez luzeagoa izango da:
- Lesio bat badugu.
- Eguraldi hotza edo kaxkarra egiten badu.
- Kirol maila altuagoa badut.
- Adin handiagoa badut.
- Goizetan arratsaldetan baino.
- Lasaitze fasea:
- Ariketa edo saio bat hasterakoan beroketa garrantzia duen bezala, are garrantzitsuagoa da amaieran lasaitze fasea deritzona. Hau da; saioa amaitzerakoan gure gorputzari eguneroko martxari modu progresibo batean egokitzen lagunduko dizkien ariketak. Honetarako lasaitze ariketak erabiliko ditugu; erlaxazio ekintzak, arnasketa ariketak, malgutasun ariketak, ibiltze ekintzak edo jolasak, eta abar.
Kirola egitearen onurak
Inolako zalantzarik gabe, guztion iritziz, dugun baliorik preziatuenen artean osasuna kokatzen dugu. Gero eta onartuago dago ariketa fisikoa eta bizi-estilo aktiboa direla osasuna eskuratzeko giltzak. Onura hauen berri izateak kirolean parte hartzera bultzatzen gaitu, eta inguruan ditugunak urrats hori eman dezaten animatzera.
Ezagun denez, kirol jarduera eta ariketa fisikoa erregularki (maiztasunez) egiteak onura ugari eragiten ditu gorputzeko atal eta eremu guztietan:
Ezagun denez, kirol jarduera eta ariketa fisikoa erregularki (maiztasunez) egiteak onura ugari eragiten ditu gorputzeko atal eta eremu guztietan:
- Linfa-sistema aktibatzen du, gure barruak garbitzen lagunduz.
- Barruko beroa ateratzen laguntzen du: batez ere izerditu eta hotza aplikatu ondoren.
- Hezurren dentsitatea handitzen du: zahartzarorako aseguru bat da.
- Giharren indarra eta malgutasuna hobetzen ditu.
- Gehiegizko likidoak kanporatzen laguntzen du.
- Odol-zirkulazioa aktibatzen du.
- Bihotza eta biriken kapazitatea handitzen ditu.
- Ariketa fisikoak denboran irauten badu, gehiegizko kiloak galtzen laguntzen du.
- Bizitasuna hobetzen du eta immunitate-sistema aktibatzen da.
- Ehunak uzkurtzen ditu.
- Adimena esnatu eta diziplina ikasten du. Kontzentrazioa eta arreta gaitasuna handitzen dira.
- Endorfinen produkzioa suspertzen du, ongizatearen droga naturalak.
Zer da Gorputz Hezkuntza?
Gorputz hezkuntza pertsona bakoitzaren gorputzaren ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen den hezkuntzaren arloa da. Besteak beste mugimendua, abilezia eta arintasuna lantzen ditu. Pertsonaren osasuna, garapen psikologikoa eta gizarte-harremanak bultzatzeari begira, psikomotrizitatearen ikuspuntutik.
Historian zehar, gorputz hezkuntza gimnastika, soinketa edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun, ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo talde baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko.
Gorputz hezkuntza ez da haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik, pertsona heldu eta adineko pertsonen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada.
Historian zehar, gorputz hezkuntza gimnastika, soinketa edo bestelako ariketa fisikoak irakatsi eta eginaraztera mugatu bada ere, egun, ikuspuntu zabalago batetik aztertu eta burutzen da; hala nola, osasunarekin loturik dauden irakaspenak transmititu edo talde baten baitan burututako jardueren bitartez pertsona gizarteratzen laguntzeko.
Gorputz hezkuntza ez da haur eta gazteei zuzendutako hezkuntza soilik, pertsona heldu eta adineko pertsonen ongizatea sustatzeko jarduera ere bada.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)