Ezagun denez, kirol jarduera eta ariketa fisikoa erregularki (maiztasunez) egiteak onura ugari eragiten ditu gorputzeko atal eta eremu guztietan:
- Linfa-sistema aktibatzen du, gure barruak garbitzen lagunduz.
- Barruko beroa ateratzen laguntzen du: batez ere izerditu eta hotza aplikatu ondoren.
- Hezurren dentsitatea handitzen du: zahartzarorako aseguru bat da.
- Giharren indarra eta malgutasuna hobetzen ditu.
- Gehiegizko likidoak kanporatzen laguntzen du.
- Odol-zirkulazioa aktibatzen du.
- Bihotza eta biriken kapazitatea handitzen ditu.
- Ariketa fisikoak denboran irauten badu, gehiegizko kiloak galtzen laguntzen du.
- Bizitasuna hobetzen du eta immunitate-sistema aktibatzen da.
- Ehunak uzkurtzen ditu.
- Adimena esnatu eta diziplina ikasten du. Kontzentrazioa eta arreta gaitasuna handitzen dira.
- Endorfinen produkzioa suspertzen du, ongizatearen droga naturalak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario