Astekaria

HAUSNARKETA

Lehenik eta behin aipatu behar dut, betidanik kostatu jatala teknologia berrien erabilpena eta ez ditudala asko gustoko. Beti kostatu zait berrikuntzei amoldatzea eta programa berriak ulertzea, baina irakasgai honi esker, gauza berri asko ikasi egin ditut, programa berri asko erabiltzen ikasi ditut eta gainera konturatu egin naiz, teknologiaren mundo hau ez dela hain gatza ulertzeko eta esfortzu eta pazientziagaz batera, edozein gauza egin al dudala.

Gainera, programa desberdin asko ezagutu dudanez, maisu bezala aritzerako orduan, metodo asko eta asko daukadaz teoría modu erakargarri eta dibertigrri batean azaltzeko, eta horrek gauza oso garrantsitzu bat da nire bizitza pertsonalerako.


KLASEKO ASTEKARIA

1. Astea:

Lehenengo aste honetan hasierako kontaktu bat izan da. Gaiaren aurkezpena egin digute eta programa batzuen izenak agertu egin dira, ostean landuko duguzanak. Adibidez, Software, Hardware, Sistema eragileen inguruko teoría, etab.

Ostean, ikasle fitxa eta galdetegi fitxa bete dugu. Ikasle fitxan, ikasle guztiren datu pertsonalak agertuko dira. Galdetegi fitxan ostera, irakasleak ikusi egingo du gure aurre ezagutzak gure hasierako maila zein den jakiteko.

Amaitzeko, Gmail aren azalpen batzuk jaso ditugu eta gero bloga egiten hasi gara. Blogaren izenburua, gaia, etab. pentsatzen hasi gara eta bertn bi orrialde sortu ditugu.

2. Astea:

Aste honetan blogaren inguruan lan egin dugu. HTML kodea erabiltzen ikasi dugu, hau erlojua eta egutegia txertatxeko balio izan du.

Ostean feed bat sartzen ikasi dugu, liburuak txertatxen ikasi dugu baita ere, slideshareren bidez adibidez, etiketak jartzen ikasi dugu baita ere, etab.

Bukatzeko, blogaren diseinua eta formatua aldatzen ikasi dugu baita ere.

3. Astea:

Aste honetan bloga alde batera utzi eta irakaslea proiektu berri bat azaldu du klasean. Proiektua azaldu ostean eta taldean lan egiten hasi baino lehen, artikulu bat irakurri dugu "los jetas y pasotas" izena dekona. Testu hau taldekideen rolen inguruan hitz egiten dau.

4. Astea:

Modulu astea izan zan, beraz IKT-ko klaseak ez dira egon

5. Astea:

Gaitasun digitala zer den ikasi egin dugu aste honetan, era berean, gaitasun digitalen dimentsioak, esparruak, nola irakatsi beharko zan, etab. landu egin dugu. Gauza guzti honen azalpena emoteko irakasleak bideo bat jarri digu klasean "que es la competencia digital" izena dekona.

Bideo honen apunteak jaso ditugu eta ostean mapa kontzeptual bat burutu dugu.

Azkenik, curriculuma aztertu dugu, gaitasun digitala nola jorratzen den ikusteko.

6. Astea:

Aste honetan proiektuaren beste atal batekin hasi gara. Diigo baliabidea ezagutu dugu, bertan hainbat link desberdin gorde dezakegu eta guztiak digo kontuan agertuko dira. Modu honetan lan bat egiterako orduan, beharrezkoa den informazio guztia leku berdinean izango duzu. Ondoren gidan dagoen taula erabili dugu web orrialde bakoitzaren azterketa sakona egiteko.

Bukatzeko proiektua diseinatzen hasiko gara.

7. Astea:

Modulu astea izan zen, beraz ez ziren egon IKT-ko klaserik.

8. Astea:

Proiektuari geratzen zaizkion gauzak amaitu egin dugu eta lan guztia errepastu egin dugu, hurrengo astean aurkezpena izango dugulako.

Amaitzeko, irakaslea ebaluatzeko fitxa bete dugu.

9. Astea:

Azken aste honetan, gure proiektua klase arrean aurkeztu egin dugu baita besteen aurkezpenak ikusi ere.







No hay comentarios:

Publicar un comentario